Heldu den ekainaren 30ean, larunbatarekin, Argaren 28. Jaitsiera izanen da.
Urtero egiten da jaitsiera, ekainaren azken larunbatean. Gora Iruñea!-k dei berezia egiten du parte hartzeko. Azken batean, Iruñean egiten diren herri ekimenen artean zaharrenetarikoa da Argaren Jaitsiera. Festa hau bi helburuen alde egiten da:
1. Arga biziaren aldekoa da
2. eta herri mugimenduen aldekoa ere bai.
Hona hemen egitaraua:
10:00etan Burlatako intxustian, hamarretakoa eta txalupen eraikitzea
11:00etan Txalupen abiatzea
14:30etan Bazkari autogestionatua, Magdalenako zubi zaharrean.