Kultura


Larunbata 24an, Trinitariosen zelaian:

10:00- 3×3 futbol txapelketa

         10:30- Dantzari txikien 8.topaketa (eta gero txokolate jatea)

         12:00- Fanfarrea- txalapartariak

         Ardo dastaketa herrikoia.

         14:30- Herri bazkaria (txartelak Toki Eder Ostatuan eta AEK-ko euskaltegietan-

         17:00tik aitzin: dantzaldia, aparteko giroa, talde sorpresa…

EGITARAUA:

Maiatzaren 10ean Larunbata: Haurrendako ipuin kontalaria euskaraz arratsaldeko 17:30tan peñako egoitzan.

 

Maiatzaren 13ean Asteartea: Euskal mitologiari buruzko hitzaldia, gazteleraz. Arratsaldeko 20:00tan peñan bertan

 

Maiatzaren 15ean Osteguna: Mendigoizaletasunari buruzko hitzaldia José Manuel Altuna, peñakidearen eskutik. Arratsaldeko 20:00tan peñan bertan

 

Maiatzaren 17ean Larunbata

-         12etan triki-poteo peñatik Herritriki alaitasunarekin.

-         Herri bazkaria eta “Jarana Kantuz” jai mundiala ospatuko dugu. Honetarako bazkal ostean Niko Etxarten laguntza izanen dugu.

-         Txartelaren prezio 20€ izango da, isurkinek barne daude baina kubatak a parte izango dira.

-         Gauean afari autogestionaturik  eta barra irekita izango dugu.

 

 

Bestalde maiatzaren 31ean, larunbata, Aldezaharreko Jaia ospatzeko barra irekiko dugu “vermutikoren” orduan. Jarauta kalean zehar Taxarangak eta dantzariak izango dira.

 

Duela 20 urte sortu zenetik UPNA-k Euskal Herriaren eta Euskal Herritarren eskubideak ukatzen dihardu, urteroko borroka eta eskaerei muzin eginez. Egunetik egunera, aldaketaren premia gero eta nabariagoa da, eredu unibertsitarioaren aldaketaren premia alegia.

 

         Hutsune hau betetzeko asmoarekin, urte luzeetako aldarrikapena aintzat hartuta, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Nazio Eztabaida Guneak (NEG) eta Euskara Kontseiluak Euskal Unibertsitatearen sorreran  lehenbiziko adreilua jarri zuten honen aldeko Sustapen Batzordea sortuz eta Euskal Unibertsiatearen sorrera 2011rako finkatuz pasaden Martxoaren 22an eginiko prentsaurrekoan azaldu zuten bezala.

 

         Guk ere argi dugu Euskal Unibertsitatea dela alternatiba bakarra; ez Euskal Herrian kokatua egonda Espainiaren menpe dagoen unibertsitaterik, baizik eta euskara ardatz izango duen Euskal Unibertsitatea. Euskal Unibertsitatea izango da euskaraz ikasi ahal izateko benetako aukera emango diguna, euskaldunak izanik Euskal Herrian ikastea ahalbidetuko diguna, subjektu moduan tratatuko gaituena, emakume eta gizonezkoen arteko parekidetasuna bultzatuko duena, parte hartzen utziko diguna, gure hitza aldarrikatzeko aukera emango diguna… hots, gure eskubideak bermatuko dituena.

                       

         Proiektu honen alde gaudenok gure harritxoa jarri nahi dugu bere  jendarteratzean eta horregatik eguneroko aldarrikapenez gain Euskal Jaia ospatuko dugu sozializazio zabala egin asmoz.

 

         Euskal Jaia,  Nafarroako Unibertsitate Publikoan urtero ospatzen den jaia dugu. Aurten ere, Maiatzaren 9an Trinitariosen burutuko da. Napartar euskaltzale, ezkertiar eta abertzaleen baterajotze hau Euskal Unibertsitatearen jendartaratzea gauzatzeko zita ezin hobea/ paregabea dugu.

 

            Lehendabiziko Euskal Jaia 1991-92 ikasturtean burutu zen Euskal Adarrak deitua. Batik bat euskararen eta euskal kulturaren aldeko jai aldarrikatzaile hartan hitzaldi, tailer, bazkari… bidez egungo Unibertsitate espainol honen eredu jasangaitza salatu eta berau aldatu nahia erakutsi zen.

 

         Ordutik hona, jarritako trabak gaindituz, zailtasunak zailtasun,  urtero Euskal Jaia antolatu  izan da. Eta ez hori bakarrik, pixkana pixkanaka guztion ahalegin, asmo on eta konpromisoarekin jaiaren dimentsioa handituz joan da.

 

         Iazko Euskal Jaian egin genuen Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena  lehendabiziko aldiz. Egun osoko jaia antolatu genuen; eta jai giro hura aprobetxatu genuen asmo honen berri emateko, ekitaldi ikusgarri baten bitartez. Euskal Herriaren eraikuntzaren eta garapenean  oinarritutako egitasmo honen jendartaratzean pausu bat eman bagenuen ere, nahikoa ez zela uste eta aurten salto bat ematera goaz!

 

         Gure aburuz, Euskal Nazioa sortze bidean pausu oso garrantzitsua da honako ezaugarriak ardatz dituen Euskal Unibertsitatearen sorrera:

1. Euskaldunen unibertsitate eleanitza.

2. Euskararen hizkuntza-komunitatea eratzeko eta garatzeko erakundea.

3. Gizartearen parte-hartzearen sustatzailea, herriaren zerbitzura dagoena eta demokratikoa.

4. Euskal Herriaren eraketa soziopolitikorako lagungarria.

5. Europako unibertsitate-esparruan homologarria.

 

         Horregatik uste dugu proiektu honen jendartaratzea ezinbestekoa dela; ziur gaudelako gure moduan Euskal herritar askok eta askok bat egingo dutela agian oraindik asko ezagutzen ez duten proiektu honekin. Aldarrikapenaren dimentsioa handitzea izanik aurtengo Euskal Jaiaren helburu nagusia eredu organizatiboaren dimentsioa ere handitu dugu, hainbat lantaldetan banaturik ikasle mordoa inplikatuz. Denon artean jarraian datorren egitaraua osatu dugu:

 

10:00  JAIAREN HASIERA

          Mus txapelketa

11:00  Tailer ta erakustaldiak: grafitiak, malabareak, kapoeira, hip hop…

12:00  Mania

13:00  Euskal Dantzak

14:30  Bazkaria + Gartxot

17:00  Herri kirolak + Batukada

18:00  Kontzertua (Skatu)

18:30  Ekitaldia

19:00 – 19:30 Kontzertua

 

         Honenbestez, Euskal Jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ederki pasatzeaz gain, bultzada ederra emango diogu Euskal Herriari. Guztion artean Euskal Unibertsitatea eraikitzera goaz!!

 

         Euskal Unibertsitatearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero www.euskaleskola.org edo www.unibertsitatea.net web orrietan topatuko duzue.

 

 

GUK GEUREA, EUSKAL UNIBERTSITATEA!!!

 

Urtero bezala AEK-ko jendeak larunbata honetan karpa-jaia ospatuko du. Aurten ateratzen den dirua euskaltegi berriarentzat izanen da. Hona hemen egitaraua eta kartela:

10etan

FUTBITO TXAPELKETA. Anima zaitezte eta egin ezazue Goizean, euskaltegiko plazan…

10:30ean

DANTZARI TXIKIEN 7.TOPAKETA. gero, txikientzako jolasak-txokolatea

12etan

FANFARREA ETA TXALAPARTARIAK

13ean

ARDO DASTAKETA HERRIKOIA (ardo feria)Eta karpan

14:30ean

HERRI BAZKARIA (txartelak salgai aek-ko euskaltegietan)Eta BINGOA, HAMAIKA SORPRESA, DANTZALDIA, KARPA GIROA, … 

Irrintzi euskaltegi berriaren alde, aek-ren alde, …irria begian eta euskara mihian, biba zuek!!!!

explorar.jpg

Maiatzaren 19an, larunbata honetan, Iruña Taldeak ospatuko du bere 35. urteurrena eta prestatu du hurrengo egitaraua:

10.00etan Hamarretakoa Iruña Taldeko lokalean. Gure kamiseta berriak erosteko aukera izanen dugu. Bisita berezi bat izanen dugu. 11.00etanKalejira Alde Zaharreko karriketatik. Etorri baserritarrez jantzita! Ibilbidea: 11.00 San Lorentzo, 11.30 San Frantzisko, 12.40 San Miguel, San Nicolás, Pozoblanco, Zapateria, Calceteros, 13.00 Mercaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia, 14.15 Errekoletas plaza, Takonera, Vistabella, Iratxe Monastegia, Anaitasuna. 11.30etanAnaitasuna peñan txistorrada eta bermuta. 

12.15etanSan Frantzisko plazan Iruña Taldeko dantzari Txiki taldea eta fanfarreak. 13.00etanMercaderes kalean poteoa eta txalapartariak. 13.45 etanArgazki mundiala Burgoen plazan. 14.30etanSCDR Anaitasunan bazkaria. Gure kamiseta berriak erosteko aukera izanen dugu. Zozketa mundiala! 

17.00etanDantzaldia Laket taldearekin. 19.00etanKalejira-martxan Alde Zaharrera Elektrotxarangarekin.  21.30etanPikoteoa lokalean.  22.30etanMusika eta martxa lokalean. 01.00etanFesta amaiera…